Lurraren barruko dinamika
Litosferako plakak
Kontinenteen jitoa
Geologiaren
historian garrantzi berezia izan duen gizon bat aipatu behar dugu<. Alfred
Wegener (1890-1930).
Wegenerek 1910.
urte aldera izan omen zuen kontinenteen jitoa izenarekin ezagutzen den
teoriaren intuizioa eta 1915. urtean argitaratu zuen Kontinenteen eta ozeanoen
sorrera izeneko liburua. Liburu horretan bildu zituen Wegenerek ordura arte
zagutzen ziren eta kontinenteen jotiaren hipotesia (bere teoriaren oinarria)
bultzatzen zuten froga zientifiko guztiak. Wegenerren teroriaren arabera, duela
200 bat milioi urte, lurrazalaren gainean ez zegoen kontinente erraldoi bakar
bat besterik (Pangea) ozeano erraldoi batek (Panthalasa) inguratuta.
Gero,Pangea hori
lur zati txikiagotan banatu zen eta zati bakoitza bere aldetik abiatu zen. Egun
ere urrutiratzen horrek jarraitu egiten du urtero hainbat zentimetro mugituz.
Plaken tektonika: teoria berri bat
Lurraren azala,
litosfera, hainbat zatitan banatuta dago eta zati horietako bakoitzari plaka
deitzen diogu. Plaka horiek mugitu egiten dira litosferaren azpian dagoen
astenosfera izeneko geruzaren gainean, Lurraren barneko enegiak eraginda. Plaka
horiek elkarrengana hurbildu edo urruntzen direnean, plake ertzean sumatzen
dira, batik bat, adaketa eta eragin geologikoak.
Halaxe uste dute
zientzialariek eta gaur egun teoria hau da geologo gehienek ontzat ematen dutena, berak esplika baititzake
hobekien Lurraren egitura, bere funtzionamendua eta bertan gertatzen diren
aldaketa geologikoak. Teoria plaken tektonikaren teoria deitzen zaio.
Litosferako plakek
nolako mugimendu-motak dituzten eta mugimendu horiek direla medio plaka horien
ertzetan nolako dinamika bereziko hainbat egitura geologiko aurki daitezkeen
ikusteko aukera daukagu.
Gaur dakiguna
jakinda, badirudi ez dagüela inolako zalantzarik motor hori zein den esateko
garaian: Lurraren barneko energia, grabitatearekin batera, da lurrazaleko
plaken dinamikaren eragile nagusia.
Zein da plaka mugiarazten dituen mekanismoa?
Uste denez,
Lurraren mantuan konbekzio.korronteak sorteen dira bertako material urtuan,
lapiko edo eltze batean patata-purea edo zopa berotzen direnean gertatzen den
era berean, edota Eguzkitiko energiak atmosferako airean sortzen dituen
korronteen antzekoak.
Lurrazaletik
beherantz hasten garenean tenperatura igo egiten dela ikuz genezake: zenbat eta
sakonagora jaitsi hainbat eta tenperatura altuagoa.
Esan genezake,
beraz, orokorrean tenperatura igo egiten dela lurrazalean barneratzen garen
neurrian, baina tenperatura hori handiagoa da ozeano-gandorren (dortsalen)
azpian sakonera berdintsua duten subdukzioko zonetan baino. Gertakari
horietatik ondorioztatzen da, urtutako material beroak dortsalen azpiko
guneetatik gora egiten dutela, lurrazaleraino iristen direla (bitartean
ozeano-gandor edo ozeano azpiko mendikate sortuz). Horrekin batera, material
hotzagoek subdukzio-zonetan behera egiten dute.
Hori gertatzen ari
den bitartean, konbekzio-korronteen eraginez, astenosferako materialak leku
batetik bestera mugitzen dira eta mugimendu horretan berarekin batera eramaten
dituzten gainean dauden litosferako plakak. Horrela, gorantz egiten duten
konbekzio-korronteak elkartzen diren lekuetan, plakak bereizten hasten dira,
eta behera egiten duten lekuetan plakak hurbildu egiten dira, bi plaken arteko
talkak eraginez.
Litosferalo plaken mugimenduak eta plaken ertzetan
gertatzen diren fenomenoak
Litosferako plaken
artean hainbat motatako mugimenduak gerta daiteke, eta mugimendu horiek hainbat
fenomeno jakin sortzen dituzte plaka horien artean.
Hiru
mugiemendu-mota aztertuko ditugu jarduera honetan: rtz dibergenteak (plakak
urrutiratzen direnean), ertz pasiboak (
plakak hurbiltzen direnean), ertz pasiboak edo eraldaketa-ertzak (plakak alboka
mugitzen direnean)
Ertz dibergenteak. Itsasoko zabalera.
Material urtu hori
itsas azpira isurtzen denean, solidotu egiten da eta denborarekin erdigunetik
bereizten hasten da (gogoratu plakak urrutiratzen ari direla) erdigune horretan
sakonune berri bat sortuz. Prozesu
horrek denbora luzez jarraitzen du bi plakak gero eta gehiago aldenduz.
Ertz dibergenteak
litosfera ozeaniko eta erliebearen sortzaileak dira, bertan sortzen baita itsas
azpiko litosfera berria, ozeano hondoak zabaldu egiten ditu eta horrek itsas
azpiko ozeano-gandorren osaketa dakar berekin, dortsal ozeanikoaren osatzea.
Ertz dibergenteak dauden lekuetan lurrikarak (itsasikarak esan beharko genuke)
gertatzen dira eta sumendi-kate luzeak daude ozeano-gandor horren erdigunean.
Ozeanoaren hondoan
murgildurik daude. Ertz horietan, rift izeneko pitzadura erraldoi dago, 25-50 km bitarteko zabalerakoa.
Pitzaduraren alde bakoitzean dortsal bana dago, eta horien zabalera 200 eta 1000 km artekoa izan daiteke.
Riftean etengabeko
iharduera bolkaniko handia dago: laba mantso-mantso isurtzen da pitzaduraren bi
aldeetara. Laba hori berehala hozten da, riftaren bi aldeetan litosfera
ozeaniko berria eratzen delarik. Horixe
da Atlantikoa zeharkatzen duen dortsalaren kasuan.
Astenosferako
materialek gorantz egiten dute. Litosferaino iristean, magmaren zati bat
kanpora ateratzen da, baina gainerakoa, litosferan azpitik, riftaren alde
bietara zabalduko da aurkako norantzetan. Litosfera zurruna izanik, horren
azpitik mugitzen den astenosferak eramaten du herrestan, uhal garraiatzailea
baten antzera.
Fenomeno horren
ondorioz ozeanoaren hondoa zabaldu egiten da, eta beraz, plaken gainean dauden
kontinenteak urrundu egiten dira elkarrengandik. Dortsal atlantikoaren kasuan,
fenomeno horrek eragiten du amerikar kontinentea Europa eta Afrikatik
urruntzea. Urrunketa 10 bat cm-koa da urtean.
Bestalde, azken
urteotan, Afrikaren erdialdean rift bat eratzen ari dela hauteman ahal
izan da. Pitzadura erraldoi hori Afrikako aintziretako eskualdetik Palestinaren
iparralderaino doa.
Adituen ustez,
etorkizunean, Afrikako plaka hautsi egin liteke inguru horretatik; horrela, bi
plaka eratuko lirateke, eta bien artean ozeano bat ireki.
Ertz konbergenteak eta subdukzio-zonak
1.- Plaka ozeaniko bat eta
plaka kontinental
2.- Bi plaka ozeaniko
Bi plaka
ozeaniko hondoratu egiten direnenan bat hondoratu
egiten da bestearen azpian eta subdukzio gune bat sortzen da. Kasu honetan
ozeano-fosa bat osatzen da,. Gainera, goiko plaka ozeanikoaren erliebea
altxatzen denez, uharte-arku bat osatzen joaten da eta sumendiek magma ugari
isuri dezakete baita lurrikatak ere.
Horrela eratuak
dira Japoniako irlak.
3.- Bi plaka kontinental
Azkenik, ertz
konbergenteak dituzten bi plaka kontinental horien arteko elkarreraginak
urte askotan jarrai dezake, eta denboraren denboraz, gerta daiteke bi plaken
artean zegoen itsasoa desegin eta bi plaka kontinentalak elkar jotzea.
Horrelakoetan kontinente barneko mendikateak osatzen dira. Kasu au, Himalaian
gertatzen da. Fenomeno honi obdukzioa deitzen zaio.
Ertz konbergenteak
elkartzen diren lurrazaleko zonak erliebe-sortzaileak dira, baina litosfera
suntsitzaileak, bertan suntsitzen baita litosfera ozeanikoa. Ertz konbergenteak elakrtzen diren zonetan
lurrikarak ugariak dira (ertz dibergenteak dauden lekuetan baino ugariagoak)
eta sumendiak ere gertatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario